Igande honetan, urriak 19,
Umeen Bizikleta Festaren zortzigarren edizioa ospatuko dute Uribe Kostan. Irteera bakarra egongo da Erandion, 11:00etan, Obieta plazan. Parte-hartzaileek Leioa eta Getxo udalerriak zeharkatuko dituzte, 13:30ean gutxi gorabehera Berangoko Moreaga parkera heldu arte. Plaza horretan helmuga kokatuko da. Moreagan umeentzako parkea jarriko da eta Bizikleta Jaia honetara hurbiltzen diren pertsonen artean opariak banatuko dira. Beraientzat hanburgesak ere izango da. Arratsaldean diskoteka egongo da eta bigantxak askatuko dira. Martxan parte hartzeko derrigorrezkoa da kaskoa eramatea. Gainera, Elkar Kirolak taldeak helburu solidarioa ere jarri nahi dio igandeko bizikleta festari. Hori dela eta, Erandio eta Berangon, dortsalak hartu eta entregatzeko tokietan, kilo bat elikagai ez-galkor (arroza, pasta...) eramateko eskatu diote parte-hartzaile bakoitzari. Gero, behar dituzten familiei emango diete elikagaiak, hiru herritako erakunde humanitarioen laguntzarekin. Argazkian, Uribe Kostako Umeen Bizikleta Festaren aurreko edizioetako bat / ©
Berangoko Albisteak.