Oihuka Uribe Kostako Iraultza Astea izenpean, eskualdeko
Ernaik hainbat ekimen burutuko du Uribe Kostan zehar, datorren asteko astelehenetik larunbatera. Gazte jardunaldiak gaur iluntzeko 20:30ean aurkeztuko dituzte, aldi berean, Algortan, Erandion eta Itzubaltzeta / Romon. Eskualdeko hiriburuan, aurkezpenarekin batera Cloverwind musika taldea entzun eta lunch-az gozatzeko aukera izango da, Txiki eta Otaegi herri goitizena duen San Nikolas plazan. Erandioztarrek, berriz, Altzagako Hegoalde herriko tabernan dute triki-poteoa abiatzeko hitzordua. Ordu bat beranduago ekingo diote aurkezpenari, pintxo mokaduen artean. Itzubaltzetan ere, poteoa izango dute aurkezpenarekin batera, abiagunea Gobelaurre parkean jarri dutela. Handik aurrera, zenbait ekimen burutuko dituzte herrian zehar. Astearen baitan, hitzaldiak, mahai inguruak, elkarretaratzeak, graffitiak, dantzak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Larunbatean, hilak 25, Sopelako udaletxe plazak eta Larrabasterrako Urko kiroldegiak hartuko dute ekimenaren egun osoko jaialdia, ekitaldi politikoaren eta Siroka zein Patrol Destroyers-en kontzertuaren bidez amaiera izango duena. Argazkian, iaz Ernaik deitutako UK Martxaren irudi bat.