Lemoizko Armintza auzoa festan da berriz ere, oraingo honetan Santo Tomas aitzakia hartuta. Atzo, txapligua bota eta kalejiran mezara joan ostean, erretiratuek bazkaria izan zuten bitartean beste guztiak poteo-olinpiadekin konformatu behar izan ziren. Gaur ere, jubilatuek meza eta hamaiketakoa izan dute baina guztiontzako bazkaria egin dute frontoian. Digestioa jaisteko edo, kirol ekimenak izan dira ondoren. Gauean, berriz, rock-punk kontzertua izango da 22:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Izenik Ez eta Roketas de Mar izeneko taldeen eskutik. Bihar, igandea izanagatik, ez dute meza izango, 13:30ean umeentzako tailerren bidez eguna hasiko dutela. Arratsaldean, 6:30ean, haurrentzako zinema izango dute kultur etxean. Filma bukatzean, 20:00ak aldera, txokolate janaz gozatuko dute eta ordu bat beranduago jaiei amaiera emango dien azken traka piztuko dute. Argazkian, Izenik Ez taldea.