Lau edukiontzik su hartu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 19a, 20:43

Sopelako Baretasun kaleko lau edukiontzik su hartu dute bart, Eusko jaurlaritzako Segurtasun Sailak zenbait albiste-agentziari jakinarazi dionez. Bertsio horren arabera, larunbataren 23:10ak aldera, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio kale horretako lau edukiontzi erretzen hasi dira. Suhiltzaileek bertaratu eta minutu batzuk beranduago sutea amatatu badute ere, su garrek ondoan egon den auto bat kaltetu dute. Ertzaintzak gertaera ikertzeari ekin dio eta, bitartean, ez du bestelako datu gehiagorik eman. 2010eko abendua eta 2011ko urtarrila bitartean, gutxienez 19 edukiontzi agertu ziren erreta Sopelan. Orduan, Poliziak piromano bati leporatu zizkion kalteak.. Argazkian, erretako auto bat artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun