Ljubica atunketaria uretaratu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 19a, 22:50

Atzo, Algortako guruontzien kaiak ekitaldi berezia hartu zuen. Bertan, Ljubica itsasontzi atunketariaren uretaratze eta emate saioa izan zen, Pedro Garaigordobil Bermeoko Zamakona ontziolako presidentea buru izan zela. Diego Miletic armadore kroatarrak bere gain hartu zuen ataunketaria. Protokolozko zeremonian parte hartu zuten, besteak beste, Rodrigo Viezmann Guatemalako Atzerri ministrordeak, Josu Erkoreka eta Arantza Tapia, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazioko eta Justiziako zein Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuek, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Asier Atutxa Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak. Argazkian, atzoko ekimena / © Josu Erkoreka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun