Miren Itziar Lazurtegi Mateos 52 urteko mendizale eta arkitekto algortarra hil zen atzo, 14:00ak aldera, Panticosan (Huesca, Aragoi), mendi istripu baten ondorioz. Lazurtegi Dientes de los Batanes mendi tontorrean zen ahizpa eta lagun batekin, 2.250 metroko altueran. Une batean, labain egin eta mendi magal harritsutik erori zen, 150 metro beherantz egin eta heriotza eragin zioten traumatismo larriak pairatu zituela. Panticosako Guardia Zibilak jakinarazi duenez, erreskate lanetarako bi ordu eskas behar izan zituzten, 14:30ak eta 17:10ak bitartean burutu zituztela. Itziar Lazurtegi Bilbon jaioa zen, baina Algortan eman zuen haurtzaro eta nerabetasuna, 18 urterekin Nafarrora lekuz aldatu zenera arte. Galar Zendeako Udaleko Arlegi herrian bizi zen, Iruñerrian. Lazurtegi oso ezaguna zen mendizaleen artean, besteak beste, Mendicat webgunean, "Pyrenaica" aldizkarian eta "Pyrenaicako emakumeak" blogean egindako lanagatik. Gainera, atletismoaz edota mendiaz gozatzen Tanzania, maroko, Nepal, Zeelanda Berria, AEB, Kanada, Ekuador, Kabo Verde, Grezia, Korsika, Kanariar Uharteak... zeharkatu zituen. Bere ahizpa, Arantza Lazurtegi, Sopelako Munarrikolanda mendi taldeko kidea da. Argazkian, Itziar Lazurtegi zena / © "Pyrenaica".