Bederatzi edukiontziri su eman diete gaur goizaldean zehar Sopelan, Eusko jaurlaritzako Segurtasun Sailak zenbait albiste-agentziari jakinarazi dionez. Bertsio horren arabera, lehenengo sutea 03:30 inguruan izan da Loiola Ander Deuna kalean. Lau zaramontzi erre dituzte bertan. 06:10ean, berriz, beste bost edukiontzi erre dituzte Aquilino Arriola, Iberre eta Lizarre kaleetan. Azken sute horretan alboan zegoen ibilgailu baten aurrealdeak ere jasan ditu kalteak. Kasu guztietan, minutu gutxitara amatatu dute sua suhiltzaileek. Gogoratu
larunbat gauean ere lau edukiontzik su hartu zutela Sopelan, Baretasun kalean. Ertzaintzak gertaera ikertzeari ekin dio. 2010eko abendua eta 2011ko urtarrila bitartean, gutxienez 19 edukiontzi agertu ziren erreta Sopelan. Orduan, Poliziak piromano bati leporatu zizkion kalteak. Argazkian, kiskalitako edukiontzia Leioan, artxiboko irudian / © Leioako Udala.