Iraultza astea abiatu du Uribe Kostako Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urriaren 20a

Pasa den ostiralean, Algorta, Erandio eta Itzubaltzeta / Romoko kale, plaza, taberna eta gazte lonjatan dozenaka laguni Oihuka iraultza astea aurkeztu ostean, gaur Ernai gazte erakundeko kideek azken ekimen komunikatiboak burutu dituzte jardunaldiei hauspoa emateko. Gauzak horrela, Erandio, Itzubaltzeta, Leioa, Plentzia eta Gorliz zein Algortako taldeek bideo eta kartel bereziak kaleratu dituzte Oihukaren ekimenetara deituz. Aurkezpenetan Ernaiko kideek azaldu zutenez, Oihukaren xedea da "gazte mugimendua eta herri mugimenduaren ezagutza eta elkarlana sustatzea" gazteen artean, eskualde izaera eta gazte problematika era parte-hartzailean lantzen dituzten bitartean. Izan ere, parte hartzea dute "iraultzarako borroka espazio aglutinatzailea" eta kolektiboa sortzeko oinarrietako bat, kaleak hartu eta aisialdi alternatiboaren baloreak bereganatzearekin batera. Bihartik aurrera, neska-mutilek herriz herri izango dute aukera parekidetasuna, errespetua eta elkar ekintza baloreek jarrera politiko antikapitalista, heteronomiaren urraketa, desobedientzia, ekologismoa eta ildo antierrepresiboarekin bat egiteko. Argazkian, Erandioko aurkezpenaren irudi bat / © Erandioko Ernai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun