Zurrumurruen kontrako komiki tailerra Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 22a, 19:07

Getxoko Udalak zurrumurruaren kontrako komiki tailer bat antolatu du, Pernan Goñi ilustratzailearen eskutik, azaroaren, 8, 15, 22 eta 23rako. Saioetan parte hartzaileek komikia gizarte-eraldaketarako tresna gisa erabiltzeko teknikak ezagutuko dituzte. Doako ekimena Udalak sustatutako Zurrumurruen kontrako Estrategiaren barruan kokatzen da, immigrazioari eta kultur aniztasunari buruz zabalduta dauden estereotipo eta aurreiritzi negatiboei aurre egiteko. Tailerraren lehenengo bi saioak Algortako gaztelekuan eta beste biak Gobelaurre Boluntariotza Zentroan izango dira, guztiak 10:30etik 13:30era. Pertsona interesatuek izena emateko beren datuak eta esperientziaren berri bidali beharko dituzte zurrumurrurikez[abildua]getxo.net helbidera, datorren azaroaren 3a baino lehen. Argazkian, lehenengo bi saioak Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan izango dira / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun