Familientzako euskarazko kirol jaia izango da igande honetan, urriak 26, Algortako Fadura kiroldegian, 11:00etatik 14:00etara,
Getxoko Udalaren eta
Egizu! euskara elkartearen arteko elkarlanaren emaitza den
Sendi proiektuaren barruan. Getxoko Herri-Kirol taldea, Getxo Arku-Tiro taldea, Aixerrota Boleibol, Getxoko Etorkinak Plataforma eta Getxo Kirolak udal erakunde aunomoaren laguntza izan duen ekimena guraso eta 4 urtetik gorako seme-alabentzat izango da. Getxo Kirolen Hiri Europarraren izendapenagatik antolatutako ekitaldien artean ere kokatzen da. Bertan ohikoak ez diren kirolak praktikatu ahal izango dira, hau da, arku-tiroa, badminton, herri-kirolak eta zomba, udal iturriek zehaztu dutenez. Txanda laburretan lau kirolak probatzeko aukera izango da. Musika, zozketak eta azken momentuko sorpresak ere izango dira. Ume txikienentzat haurtzaindegi-zerbitzua egongo da Fadurako Txikigunean. Izena emateko 685 73 29 63 telefono deitu behar da edo
sendigetxo[abildua]yahoo.com posta elektronikora idatzi, izenak, kopurua, adinak eta kontakturako telefono zenbakia zehaztuz. Argazkian, txiki zein handiak Sendik antolatutako ekimenez gozatzen / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!.