Irristaketa lasterketa egingo dute igandean Arriluzetik Portu Zaharrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 22a, 19:38

Igande honetan, urriak 26, Getxoko I. Irristaketa Lasterketa izango da, Getxo Europako Kirol Hiriaren izendapena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. Getxo Kirolak udal erakunde autonomoaren, Bizkaiko Irristaketa Federazioaren, Getxoko Atletismo Klubaren eta Getxoko Lerroko Irristaketa Klubaren laguntzarekin, Basroller Elkarteak antolatutako probak bost kilometroko ibilbidea izango du, Arriluzetik Portu Zaharrera. 10:00etan, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako lasterketa hasiko da. Ordu erdi geroago, 10:30ean, 10 kilometroko proba herrikoia izango da, eta 11:15ean karrera federatua hasiko da, aldi berean, Bizkaiko txapelketa izango dena. Parte hartu nahi duten pertsonek izen-ematea bete dezakete www.turesultado.es webgunearen bitartez edo egun berean Ereagako turismo bulegoaren aurrean ere egin ahal izango dute. Argazkia: cc-by-nc-sa Ainhoa I.

Lasterketa dela eta, 07:00etatik 12:00etara Triangeluko gurutze-bidetik Portu Zaharrera ezin izango da kotxez sartu. Inguruko ostalariak, garajea duten auzokideak eta Kirol Portuko amarratzaileak soilik sartu ahal izango dira 09:45era arte. Horregatik oinez edo garraio publikoan bertaratzea gomendatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun