Asko erabiltzeak eragiten omen du Ereagako igogailua gelditzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 22a, 19:51

Getxoko Udalak emandako datuen arabera, 300.000 lagunek baino gehiagok erabili zuten iaz Algortako Ereaga hondartzako igogailua, 150.000 bidaia inguru eginez. "Izan ere, herrian gehien erabilitako mugikortasun-instalazioetako bat da", tokiko arduradunek diotenez. Matxuratuta edo mantentze lanetan ez dagoenean, behintzat. "Zenbaki horiei, Thyssenkrup zein Lantegi Batuak enpresek emandako zenbakiei, aurtengo funtzionamendu-ratioa %97,5ekoa dela gehitu behar zaie, aurreikusitakoa baino jardun-maila handiagoa duelarik", gaineratu dute Udaletik. Joseba Arregi Hirigintza eta Azpiegitura zinegotziaren arabera, igogailuaren bidaia kopuru handia ikusita, “saihestezinak dira instalazio horretan gorabeherak eta programatuak ez diren geldialdiak, batez ere mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat ondorio handiak dituztela”. Intzidentzia horietan guztietan Udalak "berehala" hartzen du esku eta datuek (instalazioaren aurtengo erabilgarritasun-ratioa %97,5ekoa da) “adierazten digute aurreikusitako mailen gainetik gaudela, eta lanean dihardugu mantentze-zerbitzuak hobetzeko, programatuta ez dagoen geldialdi oro saihesteko”. Mantenu azterketa arruntak hilero egiten omen dira, eta duela bi urtetik, mantentze-jardun prebentiboak egiten dira, aurreikusi ez diren geldiuneak eragozteko. Argazkian, Ereagako igogailua.

“Datu horiek berresten digute mugikortasuna hobetzeko instalazio honek izan duen funtzio handia 2005ean ibiltzen hasi zenetik. Zerbitzuan sartu zenetik uste izandako erabiltze-aurreikuspenak gainditu ditu. Ezin dugu ahaztu eskualdean aitzindari izan dugula eta horregatik esperientzia pilotu gisa baliagarri izan da, jarri ditugun gainontzeko igogailu eta arrapalak proiektatzeko ikasi baitugu”, azpimarratu du Arregik.

Aurten igogailuaren erabilerak utzitako datuen arabera, ondorioztatzen da udako hilabeteetan eta asteburuetan erabiltzen dutela gehien zerbitzua bidaiariek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun