Azaroaren 1ean Sopela bor-bor jarriko dute putxerek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 22a, 21:06

Bi larunbat barru, azaroaren 1ean, Putxera Egunaren bosgarren edizioa izango da Sopelan. Izen-emateak 09:00etatik 11:00ak arte egingo dira (debalde) udaletxeko plazan, eta putxerak 12:00 eta 13:00 artean aurkeztu beharko dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Urtero legez, hamaika sari banatuko dituzte. Aurten gainera sari berezia azken bost urteetako sukaldari onenarentzat. Pepetxinen omenez antolatzen den jaiak gero eta arrakasta handiagoa lortu du. Iaz, esate baterako, 120 putxera aurkeztu ziren, 67 Sopelakoak. Probak Udalaren laguntza izango du (sariak dirutan), baita herriko taberna eta ostalariena ere. "Eurak barik ezinezkoa izango litzateke Putxera Eguna antolatzea", tokiko erakundetik adierazi dutenez. Gainontzeko gastuen (putxerak, txapela, amantalak, kartelak, esku-orriak...) finantziazioa Marmiton kolektiboak urtero antolatzen duen putxeren zozketaren bitartez egiten dute. Hamar zenbaki dituzten tirak bi eurotan daude ohiko saltokietan. Argazkian, putxeran egindako indabak lehiaketaren aurreko edizio batean / © Sopelako Udala.

Marmiton kolektiboak adierazi duenez, “azaroaren 1ean Sopela putxera erraldoi batean bihurtzea gura dugu, Pepetxin gure lagunaren omenez”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun