Azaroaren 8an
Gure Esku Dagok mosaiko erraldoi bat egin gura du Donostiako Zurriola hondartzan. Hurrengo egunean, Katalunian izango da galdeketa. Ekimenean parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, adierazi dutenez. Horretarako, Gure Esku Dago dinamikako batzordeek salduko dituzten txarteletako (5 euro) bat erosi beharko da. Horren truke mosaikoan erabiliko diren petoa eta aterkia eskuratu ahal izango dira. Ezinbestekoa izango da Zurriolara txartel hori eroatea. Bada, Algorta-Getxoko taldeak Telletxen jarriko du horiek saltzeko mahaia, ondorengo egunetan: ostiral honetan (urriak 24), 18:00etatik 20:00etara; larunbatean, 12:00etatik 14:00etara; urriaren 31n, 18:00etatik 20:00etara; eta azaroaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara. Sopelan (udaletxe aurrean) eta Erandion ere asteburu hau (larunbat eta igandea) baliatuko dute txartelak banatzeko. Azken horretan, Astrabuduan jarriko dute informazio puntua etzi eta Altzagako Jado kalean etzidamu, beti ere eguerdian. Azkenik, Leioan, urriaren 30ean eta azaroaren 4an (19:30-21:00) jarri dituzte hitzorduak, Sakoneta kiroldegian. Argazkian, ekainaren 8ko Durango eta Iruñea arteko jende katean 150.000 lagunek hartu zuten parte, tartean 5.000 bat uribekostarrek.