Orain urtebete ekin zion EH Bilduk Getxok behar duen Euskara Ordenantza negoziatzeari EAJrekin. "Kirola, udal administrazioa, euskalduntzea, kanpo komunikazioa eta hizkuntza eskubideen aitortzan, besteak beste, aurrerapauso sendoak emateko bidean proposamenak egin ditugu denbora honetan zehar. Beti ere, herri honetako egoera soziolinguistikoaren lehen mailako ezagule diren euskalgintzako eragileen iritzia erabakigarria izan dadila exijituz", azaldu dute.
Getxoko EH Bilduk zabaldutako oharra (pdf)
