Ramiro Pinilla Garcia idazlearen heriotza dela eta doluminak agertu ditu Imanol Landa Getxoko alkateak, Udalaren izenean. Landak bere egin du familiaren atsekabe handia eta nabarmendu nahi izan ditu “literatur arloan bere jarduera profesionala aurrera eramatean erakutsitako ardura, irmotasuna eta izpiritua. Horregatik, gure udalerriaren, Euskadiren eta estatuaren esker ona eduki du. Pinillak beti eraman du Getxo bere bihotzean eta bere obraren parte handian bere inspirazioa izan da, gure udalerriaren enbaxadore ezin hobea bihurtuz. Hori dela eta, Getxok beti bere esker ona erakutsiko dio,
Aixe Getxo! 2011ko sarietako lehenengo edizioan 'bizitza osoko jardueragatik' emandako sariak agerian utzi zuen bezala. Sari horiek udalerrian sortutako pertsonek eta ekimenek, kultur arlo desberdinetan egindako lana, konpromisoa eta hedapena goraipatzen dituzte”. Argazkian, Aixe Getxo! sarietako gala 2011n, Ramiro Pinilla agertzerik izan ez zuena / ©
Getxoko Udala.