Erandio Landan hildako idien jabeari 30.000 euro baino gehiagoko isuna jar diezaiokete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 23a, 20:06

Erandio Landako Andra Mari jaietan abuztuaren 16an hildako idi bikotearen jabearen kontrako zigor espedientea zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak, animaliei egindako nekropsiak "anfetaminekin dopatzeagatik hil zirela" ondorioztatu ostean. PPk eskatuta eman ditu gaur argibideak Irene Pardo foru diputatuak, Nekazaritza eta Ingurumen Batzordearen aurrean. Idien jabeari "hiru arau-hauste" lepora dakizkiokeela azaldun du Pardok; "horietatik bi oso larriak". Idiei anfetaminak eman zizkiola egotzita "animalia bakoitzeko, 15.000 eurora hel daitekeen isuna" jaso dezake jabeak. Beste "1.500 euro" ere ordaindu beharko lituzke, "idiei albaitariaren laguntza ez emateagatik". Halaber, ganadutegia "behin-behinekoz" ixteko erabakia hartu du Aldundiak eta guzti horren berri eman die Bizkaiko zein Euskal Herriko herri kirol federazioei, "kirol arautegiaren arabera joka dezaten". Argazkian, idi-probak, artxiboko irudian / cc-by-nc euskalherrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun