CEOEk, Espainiako enpresa erakundeen konfederazioak, barne hauteskundeak izango ditu datorren abenduaren 17an. Juan Rosell egungo presidenteak bere hautagaitza berriz aurkeztuko duen baieztatzeke dagoen arren, bere kudeaketarekin kritikoak diren erakunde bazkideek hautagaitza propioa eratzeari ekin diote. Antonio Garamendi getxoztarra izango da Confesbask, Confemetal, Ametic, eraikuntzako konfederazioa eta Andaluzia, Valentzia eta Gaztela-Mantxako erakundeek proposatuko duten presidentegaia. Garamendik 56 urte ditu eta
Cepyme enpresa txiki eta ertainen Espainiako konfederazioko lehendakariordea da, CEOEko Energia Batzordeko burua izateaz gain. Rosellen aurkakoak ugaritu dira Caja Madrid-eko "Black" txartelen eskandaluaren ostean, Arturo Fernandez CEOEko lehenengo presidenteordeak auzi horrengatik dimisioa eman behar izan duela. Argazkian, Antonio Garamendi / © Cepyme.