Bidezko merkataritzari buruzko jardunaldia bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 24a, 19:49

Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak larunbat honetarako, urriak 25, bidezko merkataritzari buruzko eta bere jardueren berri emateko jardunaldia antolatu du Algortako Telletxe plazan, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Hori dela eta, 11:00etatik 20:00etara hainbat jarduera izango dira, horien artean, jolasak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontalariak…”Bidezko merkataritza, bere helburua eta produktuak hurbiletik ezagutzeko beste aukera bat izango da, Udalak ildo horretan sustatutako bidearen barruan”, nabarmendu du Kepa Miñambres Llona Garapeneko Lankidetza zinegotziak. Argazkian, Bidezko Merkataritza hainbat produktu / cc-by-nc-nd Imagen en Accion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun