Lau autok talka egin dute Avanzadako tunelean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 24a, 20:36

Gaur arratsaldeko 2ak aldera, lau autoren arteko talka jaso da BI-637 errepidearen 11,7 kilometroan, Getxorako noranzkoan, SOS Deiak zerbitzuak jakinarazi duenez. Istripuak Leioako udalerrian den Avanzadako tunela kolapsatu du eta Rontegi zubia pasa eta Barakaldoraino luzatu diren auto ilarak eragin ditu, "El Correo" egunkariaren edizio digitalak zabaldutakoaren arabera. Larrialdiko zerbitzuen lanaren eraginez, errepidea libre gelditu da arratsaldeko 4ak aldera, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez. Segurtasun Sailak ez du balizko zaurituren berririk eman. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun