Dead Broncok disko berriaren aurkezpenerako sarrerak agortu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 24a, 21:39

Gaur gaueko 10etatik aurrera, jaialdi berezia izango da Bilboko Kafe Antzokian. Moonshine Wagon talde gazteiztarra eta DJ Nash lagun izango dituztela, Dead Bronco talde getxoztarrak "Penitent man" bere bigarren diskoa aurkeztuko du jendaurrean. Sarrera jada poltsikoan ez dutenek, baina, itxaron egin beharko dute kanta berriak zuzenean entzuteko. Izan ere, Amerikako Estatu Batuetako country, folk, rock, punk, bluegrass eta rockabilly doinuak maisuki jorratu eta "Broncobilly" delako soinuan nahasten dituen taldeak sarrera guztiak agortu ditu, darabilten zuzeneko indartsu eta ikusgarriari esker. Taldea 2012an sortu zen, kalean txiripaz ezagutu zela. Ondoren tabernaz taberna aritu ziren, batez ere bertsioak egiten, baina beren beregi sortutako kantei gero eta arreta handiago jartzen zieten bitartean, areto handiagoak eskuratzen ibili ziren. "In Hell" aurreko lanaz arrakasta lortu ondoren hainbat kontzertu eman zuten Europan zehar, BBCren arreta bereganatu eta gaur aurkeztuko duten bigarren lana prestatzearekin batera. Dagoeneko, 150 saio baino gehiago eman du Matt Horan estatubatuarrak gidatutako taldeak. Argazkian, Dead Bronco / © Getxoko Kultur Etxea.

Gaurko emanaldirako txartelaren bat eskuratzerik izan ez dutenek Dead Bronco ikusteko parada izango dute datozen asteotan ere. Kanpora aterako diren kontzertuak alde batera utzita, Gabonak bitartean bost saio izango baitituzte Bilbon eta Donostian.

Kontzertuak

• Urriak 31: Evidence taberna (Bilbo).
• Azaroak 1: El Magusto festibala (Caceres).
• Azaroak 8: Maite taberna (Bilbo).
• Azaroak 13: Escenario Santander (Santander).
• Azaroak 14: Bilbo Rock (Bilbo).
• Azaroak 22: Combo Sound Club (Tomelloso).
• Abenduak 12: Whippoorwill aretoa (Oviedo).
• Abenduak 13: B del CAEM aretoa (Salamanca).
• Abenduak 19: Bukowsky aretoa (Donostia).
• Abenduak 25: Kafe Antzokia (Bilbo).
• Abenduak 27: Rem aretoa (Murtzia).

"Penitent Man" bideoklipa (© Dead Bronco)

Dead Bronco: "Penitent Man" (official trailer 2014) from Mankuso on Vimeo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun