Piraten ipuinak izango dira bihar Abian kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 25a, 01:47

Algortako Abian kultur elkarteak gogotsu ekin dio ikasturte berriari eta bere egitarauan lekua gorde die herriko neska-mutilei. Bihar, larunbatarekin, Onintze Goitiz ipuin kontalariaren eskutik, Enaitz piratak ipuinen munduan bizi beharreko abenturak ezagutzeko parada izango dute, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Goitiz Taupaka euskal sorkuntzaren sustapenerako kultur elkarteko kidea da. Aldiz, Enaitz neskatoa bada jada Algortako neska-mutilen laguna, iaz Euskal Herriko ipuin mitologikoak haiekin partekatu baitzituen, Makilakixki, Garbantxito, sorginen edota galtzagorrien gainean entzundako pila bat kontu azaldu zizkiela. Argazkia: cc-by-sa Aiaraldea.com.

Ekimeneko kartela

img-20141023-wa0000
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun