Oihukaren gaurko egitarau kartela

Uribe Kostako Ernaik pasa den astelehenean abiatutako Oihuka iraultza asteak bere azken eguna biziko du gaur, Sopelan eta Larrabasterran. Antolakuntza taldeak goizeko 10:30ean egin die harrera eskualde osotik heldutako gazteei, ordu erdi beranduago lau dinamikari hasiera emateko, ekologismoa, independentismoa, antikapitalismoa eta transfeminismoa hizpide. 14:30ean, elkartasun argazkia aterako dute Udaletxe plazan, ondoren bazkaltzeko. Arratsaldeko 4:30ean, berriz, eskualdeko musika taldeen maratoiaz gozatuko dute, Pre-okupales, Amago bikote akustikoa, Fort Ponker, Rusted, Meraki, Late to Scream eta Ikusmirak joko dutela. Gazte olinpiadak tarteko, 20:30ean kalejiran abiatuko dira gazteak, Larrabasterrako Urko kiroldegira heltzeko. Bertan, Oihukari amaiera emango dio ekitaldi politikoak, Siroka eta Patrol Destroyers-en kontzertuak gaua zabaldu aurretik. Argazkian, atzo Algortan egindako manifestakzioa.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!