Gernikako Estatutua euskal hiritarrek Espainiarekin adostu zuten hitzarmena izan zen, baina konpromiso hori desitxuratu egin da Espainiak desitxuratu du, uste duelako Gernikako Estatutua eman edo kendu ahal diguten pribilegioa bat dela.
Ez dugu esango Gernikako Estatutua hilda dagoela. Baina, une honetan, egoera honetan, euskal hiritarrok ez dugu Estatutua ospatzeko gogo handirik. Dena den, EAJ-PNVk uste du konponbidea lortzeko aukera dagoela. Baina horrek konpromiso hirukoitza exijitzen digu:
• Lehenengo eta behin, bere etorkizuna erabaki nahi duen subjektua aitortzea.
• Bigarrena, legez ezarri diren konpetentzia eta ahalmenen inguruan hartzen diren erabakietan ez sartzeko konpromisoa.
• Eta, hirugarrena, euskal hiritargoaren borondatea izan dadila edozein marko juridiko-politikoren aldaketaren bultzatzailea.
Eta lan horretan, bidelagun izan nahi duenak, EAJ aurkituko du Eusko Legebiltzarrean sortu den autogobernu ponentzian.
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzar