Biharamunean, Anatoly Vocal Quintet talde errumaniarra ariko da Algortan. Boskoteak maila tekniko paregabea dauka eta errepertorio zabala interpretatzen du, eliz-musikan hasita eta egungo kantetan amaituta, tartean tradiziozko abestiak ahaztu gabe.
Azkenik, Maska Youth Choir abesbatza letoniarraren eskutik, datorren urtera arte agur esango du Aste Koralak. Talde misto hori abeslari gazteek osatzen dute eta estilo eta musikaltasun bakarrak dituzte. Horiez baliatuta, ospe handia lortu dute nazioartean eta hainbat sari irabazi dute, esaterako Tonnen Nazioarteko Kantu Lehiaketako (Herbehereak) urrezko domina, Seghizzi Nazioarteko Kantu Koraleko Lehiaketako (Italia) sari handia eta "Europe and Its Songs" (2011, Bartzelona) lehiaketako lehenengo saria.
Bihar, astelehena, Getxoko 34. Aste Korala hasiko da Algortan. Asteazkenera arte, Singapurko, Errumaniako eta Letoniako taldeak arituko dira Algortako El Redentor elizan. Kontzertu guztiak arratsaldeko 7:30ean hasiko dira, ohi bezala, sarrerak doakoak izango direla. Getxoko Kultur Etxeko kideen arabera, Aste Koralaren ardatza "taldeen errepertorio zabala da". Hortaz, entzuleek "konposizio klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijio musikaz gozatzeko aukera" izango dute. Aniztasunaz gain, "gonbidatutako taldeen kalitatea nabarmentzekoa da, nazioartean izandako arrakastek" bermatzen dute hori, beti ere antolatzaileek iradoki dutenez. Lehenengo egunean SYC Ensemble Singers ganbera abesbatzak jardungo du. 30 abeslari gazte bildu dira talde misto horretan, bere herrian, Singapurren, zein nazioartean arrakasta handia lortu duena. Saioan eskainiko duten errepertorioa eliz-musikaz, polifoniaz, musika profanoaz eta folklorez osatuta dago. Argazkian, asteazkenean Maska Youth Choir gazte abesbatza letoniarrak amaiera emango dio Aste Koralari / © Getxoko Kultur Etxea.