Bizkaiko Ikasle Eztandak zabaldutako gida
Ikasle Batasunerako Programa!
Azalpena
Aurreko ikasturtean Bizkaiko ikasleok argi eta garbi adierazi genuen LOMCE eta EU2015en erabat aurka gaudela, eta egungo eredua ere errotik aldatu behar dela. Milaka eta milaka ikasle borrokara batu ginen gure ikastetxe eta fakultateetan hezkuntza herritik eta herriaren mesedera egon behar dela aldarrikatzeko. Horrela adierazi genuen gure hezigune eta eskualdeetan, eta masiboki baieztatu ahal izan genuen Martxoak 27ko Bilbon egindako aurreko ikasle mobilizazio handienean.
Mugimenduaren indarra ikusita, honi jarraipena emateko beharra argi geratu zen, eta horretarako Sustraiak formakuntza jardunaldiak (pdf) egin genituen. Aurrera begira gure borrokak indartzeko ideiak partekatu, eta eraikuntza proiektuak sortzeko balio izan zuen. Guzti honetaz hausnartutik, eta dugun indarraz jabetuta, Ikasle Eztandaren sustapen taldeko asanblada eta taldeok ondorengoa adierazten dugu:
1) LOMCE eta EU2015 garaitzeko baldintzak sortu dizakegula ikusten dugu, baina horretarako beharrezkoa izango da batzen ari garen ikasle guztion kontzientziazioan sakontzea eta batera hauei aurre egiteko konpromezu sendo batzuk hartzea.
2) Honetarako, ikastetxe eta fakultateetako ikasle mugimenduen arteko sare politiko eta organizatiboa eraikitzea beharrezkoa da. Hau da, borroka ezpezifikoak borroka orokorrekin lotzea, asanblada eta taldeen arteko harremana sendotzea eta ikasle boterea egituratzea.
3) Diskurtso soilaren inguruko mobilizazioetik ekintzara eta ofentsibara pasatzeko momentua da. Ez dugu LOMCE aplikatzen utziko, eta EU2015 aurrera eramaten ere ez. Eta horretarako aplikazioa blokeatzeaz gain, desobedientzia bidezko ereduen arteko talkara pasatu behar gara: tokia irabazten hasi behar gara!
Honetarako, mugimenduaren eta asanbladen indartze prozesu bat abian jartzea proposatzen dugu, aurretik aipatutakoa aurrera eramateko lehentasunak eta konpromiso nagusiak adostea helburu izanik.
“Suziria” eztabaida prozesua martxan jarriko dugu, Abenduak 4rako ikasleon batasunerako programa adosteko. Honetarako, ikastetxe eta fakultate guztietan hainbat eztabaida antolatuko ditugu, lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko. Ondoren, azaroaren 23an hezigune bakoitzeko ordezkariak batu eta ateratako guztia komunean jarriko dugu, proposamen bateratu bat sortzeko. Azkenik, Abenduaren 4an Bizkaiko Ikasleriari dei egiten diogu 11etatik aurrera paroak deitu eta denok Bilbora joateko. Bertan batasunerako programa bateratua plazaratu eta mobilizazio masibo baten bidez hau bozkatuko dugu.
Hezkuntza irauli behar dugu, eta hau masiboki adieraztera goaz!
Hezkuntza herritik eta herriarentzat!!! Gora Bizkaiko ikasleria!
Egin irribarre, irabaztera goaz!
2014ko urriaren 23an
Bizkaiko Ikasle Eztanda
Eztabaidarako gida
Astelehena, Urriaren 27tik aurrera eskuragai 19:00tatik aurrera
Datak
• 0. fasea: Urriak 23: Prozesua publiko egin
• 1. fasea; Urriak 27 - Azaroak 22: Eztabaidak ikastetxe eta fakultateetan
• 2. fasea: Azaroak 23: Eztabaidetako ordezkarien bilera, proposamen bateratu bat sortzeko, eta bozkatu beharreko aukeren zerrenda egiteko.
• 3. fasea: Abenduak 4: zutabeak Bilbora, Ikasle Batasunerako Programaren bozketa eta mobilizazioa!