Elkartasun azoka zabaldu du Gizatiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 27a, 01:36

Urtero legez, Gizatiar Itzubaltzeta / Romo eta Areetako emakumeen elkarte soziokulturalak ekimen solidarioak finantzatzeko azokatxoa zabaldu berri du. Iaz bezala, andrazkoen sozietateak Itzubaltzetako San Jose elizaren ondoko apaizetxean kokatu du aurten ongizatezko ekimena, beheko solairuan. Pasa den ostegunean jarri zuten martxan azoka eta datorren azaroaren 6ra arte izango da bertaratzeko aukera. Besteak beste, arropa, dekorazio objektuak, liburuak, diskoak, sukalderako eta etxerako tresnak topatu daitezke bertan, salneurri merkeetan eta behartsuenak laguntzeko moduan. Egunero zabalik izango dute goizeko 11etatik 13:30era eta arratsaldeko 5etatik 8:30era, asteburuak barne. Argazkian, Gizatiar elkarteko zenbait boluntario azoka solidarioan / © Gizatiar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun