Egin dituen ikerketei esker, sari eta aipamen ugari eskuratu ditu. Honako elkarteetako kide da: Zientzien Akademia Nazionala, Amerikar Elkarte Filosofikoa, Arteen eta Zientzien Amerikar Akademia, besteak beste. Erromako Unibertsitateko (La Sapienza) Caterina Tomassoni e Felice Pietro Chisesi saria jaso zuen; Fisikako Irakasleen Amerikar Elkartearen Klopsteg Saria, irakaskuntza arloan egindako lanagatik, eta Fisikaren Amerikar Elkarteak emandako Julius Lilienfeld saria.
Era berean, Randall oso ezaguna da publiko orokorrean egin dituen argitalpen, hitzaldi eta telebista zein irratiko agerraldiei esker. Randallek argitaratu dituen "Warped Passages: Unraveling the Mysteries of the Universe’s Hidden Dimensions" eta "Knocking on Heaven’s Door: How Physics and Scientific Thinking Illuminate the Universe and the Modern World" liburuak New York Timesen 100 liburu onenen zerrendan egon ziren. Randallek, halaber, ekarpen artistiko-zientifikoak egin ditu, adibidez, opera baterako libretto bat.
Asteazken honetan, urriak 29, 12:00etan, EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Sarriena auzoa z/g), Lisa Randall fisikari teoriko estatubatuarrak "Big Questions in Physics" hitzaldia emango du, fakultateko Asteazken Kulturalen programan. Randallek EHUra egingo duen bisita Jose Juan Blanco Pindado Ikerbasque ikertzaileak antolatu du, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Lisa Randall (New York, 1962) munduko fisikari teoriko goraipatu eta nabarmenetako bat da. Partikulen Fisikako doktoregoa eskuratu zuen Harvardeko Unibertsitatean, eta MITen eta Princetonen irakasle aritu ondoren, 2001ean Harvardera itzuli zen. Hiru unibertsitateetan Fisika Teorikoko lehen emakume irakasle titularra izan zen. Partikulen fisikan eta kosmologian espezializatu da eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu bi arloetan. Famatuena Randall-Sundrun eredua da, ezagutzen diren hiru dimentsio baino askoz gehiago daudela proposatzen duena. Argazkian, Lisa Randall fisikari teoriko estatubatuarra / cc-by-nc-nd Ars Electronica.