Zinema festa izango da gaurtik asteazkenera Algortan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 27a, 04:20

Hiru euro baino gutxiagogatik pantaila handian ikus daitezke egunotan zinemako azken estreinaldiak. Izan ere, Zinema Festa izeneko ekimena bueltan dago eta eskualdeko bi areto nagusiek, Algortako kirol portuko Getxo Zinemak eta Leioako Cinesa Artea, ekimenean parte hartuko dute. Gaurtik eta asteazkenera arte, biak barne, 2,90 euro balioko du zinemara joateak, baina, prezio berezi hori eskuratzeko hainbat pauso eman beharko dute zazpigarren artearen zaleek, pasa den apirileko zinema festako berberak. Hasteko, Fiestadelcine.com webgunean sartu, eta izena eman beharko dute 14 eta 60 urte bitartekoek, beren datuak Espainiako Zinema Federazioaren esku jarriz. Ondoren, emandako posta elektronikoan jasoko dute prezio berezia izateko behar den akreditazioa. Gero, aukeran, sarrerak Internet bidez erosi ala zinemara joan eta akreditazioa erakutsi beharko dute. Argazkian, "Lasa eta Zabala" filmaren fotograma bat / © Barton Filmak.

Getxo Zinemetan honako filmak izango dira ikusgai: "Vamos de polis", "Torrente 5: Operacion Eurovegas", "Las tortugas ninja", "Relatos Salvajes", "Lasa y Zabala", "Perdida", "El juez", "Dracula: la leyenda jamas contada" eta "The Equalizer". Cinesa Artean, berriz, "El niño", "Frozen sing alone", "Los boxtrolls", "Vamos de polis", "Torrente 5: Operacion Eurovegas", "Las tortugas ninja", "Lasa y Zabala", "Perdida", "Dracula: la leyenda jamas contada" eta "The Equalizer" izango dira aukeran. "Relatos Salvajes", "El juez", "Annabelle" eta "La isla minima" ere emango dituzte Leioan, baina lau pelikula horietan ez dute deskontua aplikatuko.

"Lasa y Zabala" filmaren aurrerakina (© Barton films)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun