Sarekide Getxoko Bolondresgoaren Elkarteak estresa kudeatzeko ikastaroa antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Estresak egunerokoan duen eragina eta harreman sozialetan, pertsonaletan eta lan-harremanetan dituen ondorioak txikitzeko estrategiak erakutsi nahi dituzte ekimenaren bidez. Horretarako landuko diren gaiak izango dira adimen emozionala, boluntarioen eta erabiltzaileen estresa, autokontrol emozionala eta adierazpen emozionala estresetik babesteko, zehaztu dute antolatzaileek. Tailerra Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentroan zentroan (J.M. Txabarri-Zuazo Parkea, z.g.) izango da, azaroaren 10ean eta 17an, 10:00etatik 13:30era. Izen-ematea dohainik da Sarekideren bazkide diren elkarteentzat eta langabeentzat eta erretiratuentzat, 5 eurokoa beste elkarte batzuentzat eta 20 eurokoa interesa duten gainontzeko lagunentzat.. Izen-ematea azaroak 5era arte egin ahal izango da:
info[abildua]sarekidegetxo.org helbide elektronikoan. Argazkian, Gobelaurre Boluntariotza Zentroa / © Getxoko Udala.