Asteazken eta ostegun honetan, urriak 29 eta 30, Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute Romo Kultur Etxeko obrak direla eta. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da bi egunetan Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta lan horiek amaitutakoan irekiko da kalea berriro. Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega kaleak. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da kale tarte honetan. Getxoko Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, obrak hasi bezain laster mobilizazioak abiatu zituzten auzokideek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!