Bi gizon atxilotu dituzte Leioan hainbat trastelekutan lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 27a, 12:40

Joan den larunbata gauean, Leioako Mendibile kaleko 1. atariko hainbat bizilagunek Udaltzaingora deitu zuten garajeetan entzuten ari ziren zaratengatik. 23:15 inguru ziren Udalak zabaldutako bertsioaren arabera. Berehala agente bi agertu ziren garajeetan eta bertan, hainbat trastelekuren atean bortxatuta zeudela ikusi zuten. Eta garajea miatu eta gero, kotxe baten azpian ezkutaturik zeuden mutil bi atxilotu zituzten, beti ere tokiko erakundeak zabaldutako bertsioarena arabera. Atxilotuak anaiak dira, J.T.C. Portugaleteko bizilaguna eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuena bere gain, eta O.T.C. Getxoko bizilaguna eta behin-behineko askatasunean zegoena. Leioako Udalak dioenez, lapurretan ari zirela onartu zuten eta epailearen esku geratu ziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun