"Tostartekoak zergatik behartuak aurkitzen dira eguraldi txarrarekin itsasoratzea eta baldintza horietan itsasoan daudenean lana egitera? Aski da! LABetik bai armadore elkarteari, baxurako kofradiei, EAEko Arrantza Sailari, Espainako zein Frantziako gobernuei zera exijitzen diegu: arrantza arduratsu eta iraunkorraren alde egin dezatela, tostartekoen baldintzak hobetzeko, belaunaldi aldaketarako eta gure flota bideragarria izateko apustua egin dezatela eta euren probetxurako arrantzale-langileon eskubideekin eta biziarekin ez jokatzeko", azaldu du LAB sindikatuak.