Romo ikastetxe publikoko konpontze lanak hastear daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 28a, 19:42

Azaroaren hasieran hasiko omen dira Romo ikastetxe publikoko ataripe luzearen egitura berritzeko lanak, premiazko direnak, zeinetan Getxoko Udalak 60.000 euro inbertituko dituen. Ondoren, eta urtea bukatu baino lehen, gimnasioko eta zuzendaritzako eraikinetako teilatu-hegal egiturak konponduko dira eta horretara 124.600 euro bideratuko dira, eta Haur Hezkuntzako eraikineko ganbelak iragazgaizteko eta teilatu-hegalak konpontzeko 35.400 euro inbertituko dira. Lan horiek guztiak 2014ko udal aurrekontuaren kontura egingo dira, tokiko erakundetik aipatu dutenez. "Jarduketa horiek, gehi orain dela hilabete batzuk Haur Hezkuntzako, Gimnasioko eta Zuzendaritzako eraikinetan egindakoak (45.905 euro balio izan zutenak), suposatzen dute Udalak 2014an Romo ikastetxe publikoan egindako inbertsio osoa 265.905 eurokoa izan dela", nabarmendu dute agintari getxoztarrek. Argazkian, Tele 7 telebista kateak hainbat ikasleen gurasoen kexak jaso zituen urriaren 24an emandako berrian / © Tele 7.

Getxoko Udalak 2011tik 2014ra 978.706 euro inbertitu ditu udalerriko ikastetxe publikoen mantentze lanetan, tokiko iturriek emandako datuen arabera. Aurten horretarako bideratutako zenbatekoa, udal aurrekontuaren kontura, 417.000 eurokoa izan da. Imanol Landa alkateak adierazi duenez, “Legealdiko Planean jasotzen denez, Udal Gobernu Talde honen konpromisoa da Getxoko ikastetxe publikoen mantentze lanetan inbertitzea. Horrela, udalerriko ikastetxe zein ikastola publikoetan kalitatezko mantentzea lortzeko jarduketa guztiak bultzatzen ditugu”.

Inbertsioak 2014 (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun