Esklerosi anizkoitzari buruzko jardunaldia bihar Medikuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 28a, 20:35

Asteazken honetarako, urriak 29, jardunaldia antolatu dute Medikuntza eta Odontologia Fakultateak eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak, EHUk jakinarazi duenez. Hitzordua 13:00etan jarri dute Leioa eta Erandioko campuseko aipatu ikastegiko areto nagusian. Aldi berean, "Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak" erakusketa ikus daiteke fakultatean azaroaren 11ra arte. Gaixotasunari eta egindako azterlanei buruz hitz egingo dute EHUko Medikuntza eta Odontologiako bi irakasle hauek: Mar Mendibe (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatearen burua) eta Alfredo Rodríguez-Antigüedad (Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua). Hitzaldiak, berriz, ondokoak izango dira: "La Esclerosis mútiple: una enfermedad entre la inflamación y la nero-degeneración" eta "Investigación en Esclerosis Mútiple: sus consecuencias". Jardunaldian, duela sei urte gaitza diagnostikatutako Leire Avellanalek ere parte hartuko du. Medikuntzan lizentziadun Avellanal bere esperientziaz mintzatuko da. Argazkian, hainbat argazkik osatzen dute erakusketa / © EHU.

Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean "Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak" erakusketa irekia egongo da azaroaren 11ra arte. Erakusketan ikus daitezkeen argazkiek neurologo, senide eta gaixoen egoera islatzen dute lanean, familian edo osasun zentroetan. Enrique Moreno Esquibelek egin zituen argazkiak, gaixotasunaren errealitatea erakusteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun