Ander Mendiguren lemoiztarrak irabazi du Euskal Herriko Surf Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 28a, 21:03

Ander Mendiguren Nebreda Peña Txuri surf eskolako kide lemoiztarra Euskal Herriko Surf Txapelketan nagusitu zen pasa den igandean Donostiako Zurriola hondartzan. Mendiguren Open Surf kategorian lehiatu zen, giro oso oneko egunean, metro t'erdiko olatuak eta hego haizea izan zituela. Bere atzean, Norman Landa donostiarra eta Eritz Urrusolo mutrikuarra lotu ziren. Emakume surflariei dagokienez, zarauztarrek mendean izan zuten proba, Ainara Aymat-ek txapela eskuratu eta Nadia Erostarbe hirugarren sailkatu zela. Ariane Ochoa bilbotarrak podiuma osatu zuen. Proba horretan, Itziar Cimavilla getxoztarra izan zen eskualdeko ordezkaririk onena. Beteranoen artean, Imanol Gutierrez izan zen irabazlea. Bodyboard Txapelketan, ordea, uribekostarrek ez zuten txapelik bueltan ekarri. Hurbilen, Pablo Zabala getxoztarra ibili zen. Oso ondo aritu zen Open mailan, baina ezin izan zuen Alex Uranga zumaiarra gainditu. Izan ere, Urangak txapela eskuratu zuen, denboraldiaren amaierara forma fisiko oso onean iritzi dela erakutsiz. Etxean jokatu zuen Borja Gainzarain hirugarren postuarekin konformatu behar izan zen. 18 Azpi mailan, zumaiarrek haien bigarren txapela erdietsi zuten, Unai Granadosi esker. Azken txapela Mikel Atxega oriotarrak eraman zuen, 16 Azpi kategorian. Argazkian, Ander Mendiguren txapela jantzita, podiumaren buruan / © EHSF.

Euskal Herriko Surf Txapelketaren sailkapenak

Open Neskak kategoria

1.- AINARA AYMAT
2.- ARIANE OCHOA
3.- NADIA EROSTARBE
3.- MADDI AIZPURUA
5.- ITZIAR CIMAVILLA
6.- JUNE DEL CAMPO

Open Surf kategoria

1.- ANDER MENDIGUREN
2.- NORMAN LANDA
3.- ERITZ URRUSOLO
3.- ADRIAN FDEZ. DE VALDERRAMA
5.- ROBERTO LETEMENDIA
5.- JULEN EGIGUREN
7.- ALEX GIRONI
7.- LIBER GESALAGA
9.- RUBEN VITORIA
9.- ENEKO MERINO
9.- MIKEL ELIZALDE
9.- LANDER DAVILA
13.- IGNACIO BARU
13.- ASIER IRIONDO
13.- LANDER SANCHEZ
13.- AITOR LABANDIBAR
13.- ALVARO LAFITA
13.- JON SAMPEDRO
19.- TOMAS ZARRAONANDIA
19.- ASIS KAIFER
19.- EÑAUT SALABERRIA
19.- BORJA DEL SAZ
19.- ENDIKA GARAY

Beteranoak kategoria

1.- IMANOL GUTIERREZ
2.- HARITZ MENDILUZE
3.- GUILLERMO SOROA
4.- KEPA ALVAREZ

Euskal Herriko Bodyboard Txapelketaren sailkapenak

Body Open kategoria
1. Alex Uranga
2. Pablo Zabala
3. Borja Gainzarain
4. Xabier Urrestilla
5. Andoni Izaga
5. Gaizka Eguiguren
7. Alex Odriozola
7. Aitor Etxeberria
9. Gorka Aguinaga
9. Unai Granados
9. Julen de Diego
9. Iñaki Eguzkizaga
13. Gorka Lasa
13. Christian Gomez
13. Jorge Naberan

Body 18 Azpi kategoria
1. Unai Granados
2. Gorka Aguinaga
3. Aitor Etxeberria
4. Gontzal Bilbao

Body 19 Azpi kategoria
1. Mikel Atxega
2. Unai Zubizarreta
3. Ivan Cano
4. Maddi Fernandez
5. Unai Zabala
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun