Salgai daude jada Indabadarako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 29a, 13:10

Larunbat honetan, azaroak 1, izango da Algortan urtero egiten den babajanaren 15. edizioa, "Mundu barri bat daramagu bihotzean" lelopean. Aurrekoetan bezala animazioa, bazkari herrikoia, jolasak, poteoa, ekitaldia, zozketak… izango dira Txiki-Otaegi plazan, Algortako Gazte Asanbladaren eskutik. Aurten, gainera, parte-hartzaileak ere eguneko lanetan (azpiegitura eta materiala plazara eraman, mahaiak eta aulkiak jarri, zerbitzatzen hasi...) lagundu dezaten bultzatu gura dute antolatzaileek. Harrikoa egiterako orduan ere bakoitzak bere platera garbitu beharko du, girotutako poteoan. Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak (8 euro), Abian kultur elkartean eta Hator tabernan. Argazkian, frontoia jendez gainezka Indabadaren aurreko edizioetako batean.

Indabada 2014 (jpg)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun