Barrikako uretan zendu zen astelehenean Iñaki Irureta 45 urteko arrantzale algortarra. Jacinto Lastra "Karin" lankidearekin batera arrantzan ari zela "Itsaso Berria" ontzia harkaitzetan hondartu ostean. Bigarren hori, Algortako Portu Zaharreko semea eta ontziaren patroia, igerian Barrikako hondartzara iristea lortu zuen eta anbulantzian Gurutzetako ospitalera eraman zuten, zaurituta. Bada, zoritxarra eta egun gutxitara, bihar, osteguna, azken agurra emango diote senideek, hurkoek eta ezagunek Iñaki Iruretari. Bere arimaren aldeko elizkizuna arratsaldeko 8etan izango da, Algortako Erredentorearen elizan. Goizean, ordea, arrantzale algortarraren heriotza salatuko dute. "Betidanik eskatzen ari gara arrantza sektorearentzako lan baldintza duinak behar direla. Hau da, interes ekonomikoen gainetik tostartekoen segurtasuna bermatu behar dela eta adibidez, eguraldi txarrarekin ez itsasoratzea edo tokatzen zaizkien atsedenak bete ditzatela bai itsasoan baita lehorrean ere", salatu du LAB sindikatuak. Hori dela eta, ostegunean, hilak 30, "gehiengo sindikalak",
elkarretaratzea egingo du goizeko 11:30ean Algortako Portu Zaharreko kaian. Argazkian, Portu Zaharrean oso ezaguna zen Iñaki Irureta / cc-by-nc-nd Arrano.