Kalekantuka Pinuetan izango da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 29a, 18:29

Ohiturari jarraituz, "kalekantuka" ibiliko dira igande honetan, azaroak 2, Leioan. Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, eta "Leioa zabaldu euskarari" programaren barruan kokatutako ekintza hau: "herriko tabernak jendez betetzea du helburu, euskal kantak abesten diren bitartean", udal arduradunek zehaztu dutenez. Oraingo honetan Pinuetan zehar ibiliko dira, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak lagunduta. Hitzordua beti bezala 12:00etan izango da. Orixe plazan lotu dira, bertatik hasiko delako ibilbidea. Kalekantukaren hurrengoko hitzordua azaroaren 30erako dago aurreikusita. Orduan Leioako erdialdera bueltatuko da ekintza hau. Argazkian, Bentazaharreko Mutiko Alaiak / cc-by-nc-sa Jone Larrañaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun