Elaia Torrontegi Parisen lehiatuko da azaro bukaeran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 30a, 16:37

Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak Frantziako Taekwondo Nazioarteko Lehiaketa Irekian hartuko du parte datorren azaroaren 22tik 24ra. Euskal Kirol Federazioen Batasunak jakinarazi duenez, Torrontegi 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da. Plentziarrak 33 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, aurten Espainiako Txapelketan nagusitu da eta bigarren lotu da Alemanian zein Tunisian. Izan ere, Europako bigarrena izan da hirutan eta Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz. Halere, Torrontegi ez da izango euskal ordezkari bakarra Parisen. EAEko Taekwondo Federazioak Nagore Irigoien bizkaitarra eta Nuria Amezkua eta Mikel Bernal arabarrak ere bidaliko ditu, lauek "podiumera igotzeko aukera garbiak" dituztelakoan. Argazkian, Elaia Torrontegi Plentzian / © Euskadiko Taekwondo Federazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun