Ekimeneko kartela
https://flic.kr/p/pSuXAw

Algortako Bertsolari Eskolak eta "UK" aldizkariak antolatuta, Odei Barroso eta Xabi Paya bertsolariak Iparraz eta Hegoaz berbetan eta bertsotan arituko dira gaur iluntzean, Algortako Fadura kiroldegiko kafetegian, 19:30etik aurrera. Ekimena Getxoko Udalak sustatutako Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan kokatzen da eta sarrera doakoa da. Besteak beste, antolatzaileek zabaldu dutenez, Payak eta Barrosok "Ipar-Hegoaren egoera, hartu-emonak, distantziak, euskararen osasuna, antzekotasunak, erronkak, zubiak..." bezalako gaiak izango dituzte hizpide. Xabi Paya Ruiz algortarrak (1982) interpretazio eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizle, ikerlari eta irakasle lanetan eskarmentua dauka. Algortako Bertsolari Eskolan ibilitakoa, eskolen artean nahiz txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu. Bizkaiko txapelduna izan zen 2006an. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzarako kultur koordinatzailea izan da orain gutxira arte. Argazkian, Xabi Paya.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!