Santiago Grisoliak bisitatuko du campusa bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 30a, 18:42

Bihar, ostirala, EHUko Erandio eta Leioako campusak Santiago Grisolia izen handiko Medikuntza doktorea hartuko du, Medikuntza eta Odontologiako irakasleek eta Euskal Herriko Medikuntza Akademiako kideek gonbidatuta. Santiago Grisolia (Valentzia, 1923) Severo Ochoa Nobel saridunaren dizipulu eta kolaboratzailea izan zen. Ikerkuntzan eta irakaskuntzan lan eskerga egin du Europako eta Ameriketako hainbat herrialdetan. Biokimika eta Biologia irakaslea izan zen Kansas, Chicago eta Wisconsingo unibertsitateetan. Unescoren Giza Genomaren proiektuaren zuzendaria izan da. 1988an EHUk honoris causa doktore izendatu zuen eta 1990an Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzea saria jaso zuen. Halaber, Euskal Herriko Medikuntza Akademiako lehen ohorezko kideetako bat da. Iñaki Goirizelaia errektorearekin egon ondoren, Grisolia irakasleak "Lo que sabía y lo que no sabía el premio Nobel Severo Ochoa" hitzaldia eskainiko du, 11:00etan, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko gradu aretoan. Arratsaldean, Medikuntza Fakultatean bertan Euskal Herriko Medikuntza Akademiaren ohorezko kidearen domina eta diploma jasoko ditu. Argazkian, Santiago Grisolia / cc-by UNED.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun