Udaldian beirazko ontziak birziklatzeko sustapen-kanpaina amaituta, horren emaitza izan da bildutako ontzien kopurua %9 (30 tona) handitu dela, 2013koarekin alderatuta,
Getxoko Udalak emandako datuen arabera. Aurten 370 tona beira bildu dira birziklatzeko, 2013an jasotako 341en aurrean, gaineratu dute tokiko iturriek. Ekimena uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean gauzatu zen, udaldian eta kostaldeko gune turistikoan, esparru horretan beste udalerri batzuetan baino beirazko ontzi askoz gehiago sortzen baitira, jai, hondartza eta abarrek jende ugari dakartelako. Getxoko Udalaren eta
Ecovidrioren helburua zen, ekimen honen bitartez aipatu aldian, "zerbitzu txar batengatik edo kontainerrak beteta egoteagatik, beirarik ez galtzea". Horretarako, hiru arlo landu zituzten: ostalaritzako lokalak, biztanleria eta edukiontzien azpiegitura. Egitasmoan ostalaritzako 149 lokalek hartu zuten parte (bisitatutako lokalen %90ak), sortutako beira kopurua osoa birziklatzeko konpromisoa hartuta (45 pertz banatu ziren ontziak uzteko). Haien artean telebista bat zozketatu zen. Argazkian, saria asteazkenean jaso zuen Areetako Arlamendi kaleko Adur taberna-jatetxeko Javier Vázquez Castrok, Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziaren eta Oscar Acedo Ecovidrioren ipar zonako kudeatzailearen eskutik / © Getxoko Udala.