"
Legion Condorrek Gernikan eragindako suntsipena" izenburuko erakusketa azaroaren 3tik 14ra ikusgai egongo da Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Hori abiatzeko, astelehenean bertan hitzaldia izango da 19:00etatik aurrera, Kandelaria, Baskale eta
Lau Haizetara Gogoan elkarteek antolatuta. Aipatu azken bi taldeek sortu eta Gernikako Kultur Etxea, Gernika Batzordea, Durango 1936 Kultur Elkartea eta Sare Antifaxista kolektiboen laguntza izan du mostrak. Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen, 36ko gerran. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen %1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Rügen operazioa izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 250 izan ziren; tartean 126 zibil. Argazkian, Gernika suntsituta / cc-by-sa German Federal Archive.