Udal Araudi Organikoa berritzeko lantaldea bertan behera Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 31a, 14:01

Orain urtebete abian jarri zen Udal Araudi Organikoa berritzeko lantaldea Getxoko Udalean. "Herritarrek parte-hartze zuzena izan zezaten gure proposamenei beste guztiek ezetz borobila eman bazioten ere, 2014ko irailean kanpaina bat abian jarri genuen Getxoko elkarteek eta herritarrek prozesu honetan, zeharka bada ere, parte hartu zezaten", azaldu du EH Bilduk. Besteak beste, webgune berezi bat sortu zuen koalizio abertzaleak, prozesuari buruzko informazioa emateko eta euren ekarpenak jasotzeko. Informazioaren artean, orain arte izandako bileren aktak argitara eman ditugu. "Hori da bekatua! Denok onetsi ditugun aktak ezin dira publiko egin, horrek lantalde kide batzuen askatasuna urratzen duelako! Baina, zer ezkutatu nahi dute?", kritikatu dute ezkertiarrek. Bada, EAJk, PPk eta PSE-EEk, aho batez, "leialtasun falta" egotzi diote EH Bilduri, "honela segitzerik ez dagoela eta aktak argitaratzeari uzten dioten edo lantaldea bertan behera utziko dutenaren mehatxua" egin digute. Udal idazkariaren txosten bat ere izan zuen hizpide Marisa Arrue popularrak. Koalizioak, ordea, "leialtasuna gardentasunari eta Getxoko herritarrei zor diegulako" informatzen jarraituko dutela erantzun diote. Horren aurrean UAO berritzeko prozesua bertan behera uztea erabaki dute, EH Bildukoen arabera, "ezin baitute lasai jokatu jendearen aurrean ageriko bada". Argazkian, ordezkari politikoek gai zerrendarekin amaitutakoan bakarrik daukate hitza eskatzeko aukera auzokideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun