Maria Isabel Quiñones Gutierrez Martirio bezala ezagunagoa den Andaluziako abeslari famatua Kultur Leioan izango da gaur gauean. Martirio Raul Rodriguez gitarra jole eta bere semearekin batera arituko da Auditoriumean gaueko 9etatik aurrera, “Musika…con alma” zikloaren barruan. Bertan, Martiriok iaz kaleratutako bere hamabosgarren diskoa aurkeztuko du, “De un mundo raro, cantes por Chavela” deitutakoa. Orain arteko azken lan horretan, Chavela Vargasen inguru magikoan barneratzen da Rodriguezen laguntzaz, pasio eta gozotasun handiz. Quiñones orain dela 60 urte jaio zen Huelvan. 1970 hamarkadan, Jarcha taldearekin aritu zen. 1984an, erregistroa aldatu eta Veneno taldean sartu zen, Kiko Venenorekin batera. Bi urte beranduago, bakarkako lanari ekin zion, Martirio izen artistikoa bereganatzen. Lau disko beranduago, 1994an, zineman lan egiten hasi zen, musikarekin jarraitzen zuen bitartean. 20 urte beranduago, 15 dira plazaratutako diskoak, guztira. Argazkian, Martirio Mexiko Hiriko Esperanza Iris antzokian, pasa den maiatzean / cc-by-nc-sa Mexiko Hiriko Kultura Idazkaritza.