Arte Ederretako ikasleen gradu amaierako lanak ikusgai Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 3a, 18:56

Bizkaia Aretoko (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa hartuko dute gaur hasi eta asteazkenera (hilak 5) bitartean. Bertan, 2013-2014 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira, Unibertsitateko iturriek zehaztu dutenez. Erakusketak Bizkaia Aretoko lehen solairu osoa betetzen du ikasleek sortutako lanen 55 pieza aukeraturekin eta 241 dosierrekin. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 20:00etara izango da, sarrera doan. Aurkezpen prentsaurrekoan, Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultateko dekanoa adierazi duenez, “gure ikasle eta irakasleen lanekin hainbat erakusketa antolatzen ditugu urtean zehar, baina lehen aldia da ezaugarri berezi hauek dituen bat antolatzen dituena. Gure ikasleek aurkezten dituzten lanen bitxitasuna kontuan izanda, uste dugu lan horiei bai alde sozialetik zein alde akademikotik aintzatespena emateko modurik onena erakusketa formatuan azaltzea dela”. Argazkia: © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun