Eredu energetikoaren alternatibei buruz arituko dira etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 4a, 12:04

Ostegun honetan, azaroak 6, eredu energetikoaren alternatibei buruzko hitzaldia eskainiko du Algortan GoiEner kooperatibak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Abian Kultur Elkartean (Bidebarri 2). GoiEner-en helburua "hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz". Izan ere, beraien ustez, energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako "oinarrizko ondasun" bilakatu da, "ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa". Bada, GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza, hurrenez hurren. Argazkian, bi lagun GoiEnerri buruzko argibideak ematen / © REAS Euskadi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun