Trafikoa normaltasunera bueltatu da Luis Bilbao Libano kalean. Ekainaren amaieratik hona kale honek hainbat hobekuntza obrak hartu izan ditu, eta jada "amaitzear" daude, "detaile gutxi batzuen faltan",
Leioako Udalak aurreratu duenez. Tokiko agintarien hitzetan, Luis Bilbao Libano kalea, azken urteotan, hondatu egin da apurka apurka, "batez ere, egunero hortik igarotzen diren ibilgailu eta oinezko kopurua dela-eta", udalerriko bide nagusietarikoa baita. Horrexegatik, "oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetze aldera", Leioako Udalak kalea hobetu eta berriz urbanizatzeko lanak hasi zituen ekainean. Obra hauek aurkitutako arazoei aterabidea emateko jarri ziren martxan eta kalearen funtzionamendua hobetzeko berrordenatzea ere kontutan hartu zen, errailen, aparkalekuen eta espaloien zabalera egokituz. Zoladurako erortze batzuk ere konpondu dira, oinezkoak deserosoak direnak. Horrez gain, zuhaitzek ez dituzte kaleko argiak estaliko, orain arte gertatzen zen bezala. Argazkian, Luis Bilbao Libano kalea / © Leioako Udala.