Tartanga inguruan uholderik ez gertatzeko lanei ekingo diete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 4a, 13:03

Erandioko Udalak 150.000 euroko aurrekontua duten lanei ekingo die Tartanga inguruan uholdeek eragindako kalteak ekiditeko. Horrela, euri-uren kolektoreak egingo dira hiru tartetan ur beltzekin ez nahasteko. "Izan ere, orain arte kasu batzuetan euri-urak hondakin uren kolektorera eta hondakin-urak euri-uren kolektorera sartu eta nahasi egin izan baitira. Bakoitza bere aldetik bideratuta isurketak hobeto joango dira, eta uriolen arazoa gutxitu eta urak hartzen dituen herriko tokien mapako puntu beltzetako bat ezabatuko da", azaldu dute tokiko agintariek. Udalak esleitu ditu obrak eta datozen asteetan hasiko dira lanean. Argazkian, Tartanga ingurua / © Erandioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun